'Cerdita' beldurrezko thrillerra emango dute gaur

Jabi Gonzalez Toston 2022ko azaroaren 8a

Hainbat asteartetan bezalaxe, saio originala eskainiko dute Modelo aretoan 20:30ean hasita. Carlota Peredaren estreinako film luzea da eta hainbat sari irabazi ditu dagoeneko.

Carlota Pereda zinemagileak zuzendu duen lehen lan luzea da Cerdita eta 2018an egin zuen izen bereko film laburrean oinarrituta dago. Fikziozko film labur onenaren saria irabazi zuen lan hark Goya sarietan eta film berriak Urrezko Mélièsa jaso du Sitgeseko zinema jaialdian. Azken hau Mélièseko Jaialdien Nazioarteko Federazioak urtero ematen saria da eta Europako film labur zein luze onenei egiten die aitortza.

Cerdita plazaratu berriak film laburreko protagonista bera du: Sara, eta Lura Galanek Gorpuztu du berriro ere. Protagonista bidegurutzean aurkituko da eta hautua egin beharko du: bullyinga egiten dioten neskak salbatu haien bahitzailea salatuta ala bere salbatzailea babestu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide