Oparoa izan da larunbatean Hernanin jokatutako Euskadiko Judo txapelketa Lizardi Judo Klubarentzat. Senior mailan parte hartu zuten talde guztien artean domina gehien irabazi zituen taldea izan zen, bost guztira. Horien artean Lore Austingek urrezkoa lortu zuen 78 kilo azpiko kategorian.
Horrez gain, beste 3 final ere jokatu zituzten herriko judokek: 78 kilotik gorakoan zilarra kolkoratu zuen Naiara Martinezek eta beste hainbeste Naiara Villasantek eta Nahia Arregik 70 eta 57 kilo azpikoetan. Bestalde, Eva Manzanasek brontzea eskuratu zuen 48 kilo azpiko kategorian.
Hori gutxi balitz bezala, finalera iritsi ziren Lizardiko lau kideek Espainiako txapelketako sektore faserako txartela ere lortu zuten.