Hasi dituzte Gabonetako argiak jartzeko lanak

Jabi Gonzalez Toston 2022ko azaroaren 7a

Bi fasetan gauzatuko dituzte, ordu txikietan, herritarren joan-etorriak ahalik gutxien oztopatzeko.

Bart gauen hasi ditu udalak Gabonetako argiak jartzeko lanak alde zaharrean. Lehen fasean argindar kableak eta alanbrezko egiturak jarriko dituzte eta bigarrenean apaingarriak. Igandean ekingo diote bigarren fase horri.

Biak ala biak gauez egingo dituzte, igandetik ostegunera bitarte, 22:00etan hasi eta 07:00eak arte. Lanek kalean eragin ditzaketen eragozpenak ekidin nahi dituzte horrela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide