Usoa Ostolaza txirrindulariak urtebeterako berritu dute kontratua Laboral Kutxa talderekin. Hori horrela, beste denboraldi batez jarraituko du Ion Lazkanok zuzentzen duen Euskadi Fundazioko emakumezkoen taldean. Berekin batera, Tania Calvo taldekide arabarrak ere beste urtebeterako berritu du.
Zarauztarra 2021ean iritsi zen taldera, eta heldutasuna nahiz esperientzia eman dio multzo gazteari. Ordura arte triatloi munduan buru-belarri aritutako kirolaria zen Ostolaza, eta hainbat lorpen garrantzitsu ditu palmaresean, Espainiako zein Europako txapelketetan, bai triatloian bai duatloian.
Modalitatez aldatuta ere ongi egokitu delaerakutsi du, baina. Izan ere, urte honetan bertan txirrindularitzako bere lehen garaipena lortu du Larrabasterran, El Carmen Saria, eta bigarren izan zen Arrigorriagan. Gainera, debuta egin du WorldTour lasterketetan: Itzulian edo Ceratizit Challenge by La Vueltan, alegian