Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia aktoreek Sexberdinak antzezlana taularatu zuten atzo arratsaldean Modelo aretoan. Garun paralisia duen pertsona baten bizipen afektibo sexualak aurkeztu zituzten umorez, baina baita minez eta ikuspuntu kritikoz ere. Gainera, publikoa partaide bihurtu zuten une batean; hamar ikusle gurpildun aulkietan izan ziren oholtza gainean, aktoreengandik oso hurbil. Antzezlanak oso harrera ona izan zuen, ezen ikuslegoak txalo zaparrada beroa jo zuen amaieran.