Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia jokatu zuten joan den asteburuan, Ibon Imazen 25. Oroimenezkoa. Ainara Aymat eta Keoni Lasa izan ziren garaile, eta ohi bezala, giro ona nagusitu zen parte hartu zutenen artean. Horrez gain, une hunkigarriak ere utzi zituen ekitaldiak. Hona hemen txapelketaren inguruan Ritxi Goiak eginiko ikus-entzunezkoa.