Asteak daramatzate auzolanean gaztetxe berria atontzen, Bizkaia kaleko 51. eraikinean. Larunbat honetan, berriz, Arraio Irratiari azken ukituak emateko hitzordua jarri dute. Aurki martxan jarriko dute berriro ere, baina horretarako jendearen laguntza behar dute. Hori horrela, 09:00etan jarri dute biharko deialdia; ondoren hamaiketakoa egingo dute.