Bizum bidez egin daitezke udal ordainketak

Jabi Gonzalez Toston 2022ko azaroaren 5a

Udalaren webguneko Nire Ordainketa atalera jo behar dute herritarrek ordainketa Bizum bidez egiteko.

Udalak zergak, tasak edota isunak Bizum sistemaren bidez ordaintzea ahalbidetu du. Hala, ordainketa modu horretan egin nahi duten herritarrek, udaleko web-orrira sartu eta Nire Ordainketa atalera joan beharko dute. Bertan, ordainagiriaren identifikazio zenbakia idatzi beharko dute eta eskatutako gainontzeko datuak bete gero. Banketxea aukeratzerakoan agertuko zaie ‘Bizum’ ikonoa eta bertan klikatuta telefono zenbakia zehazteko eskatuko zaie. Hori eginda, Bizum sistemaren ohiko prozedimendua jarraituz, mezu bat iritsiko zaie mugikorrera ordainketa egin ahal izateko gakoarekin. Gako hori zuzen sartutakoan amaituko dute ordainketa prozesua dauden lekutik mugitu beharrik gabe.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide