Zarauzko Bilgune Feministak hiru kafe tertulia saio antolatu ditu guztira, genero bitartasunaz hausnartzeko eta gaia mahai gainean jartzeko. Hain zuzen, bihar, ostirala, egingo dute Genero arauak ha(e)zkuntzan prozesuetan zikloko azken saioa.
Kafe tertulia 18:00etan hasiko da Gaztelekuan, eta haurdunaldiaz eta genero bitartasunaz ariko dira partaideak. Edurne Epelde Pagola zarauztar adituak gidatuko du hausnarketa saioa, eta parte hartu nahi duenak hemen eman dezake izena.