Leopoldo Zugaza hil da, Serrasekin batera Photomuseuma sortu zuena

Aitziber Arzallus 2022ko azaroaren 3a

Leopoldo Zugaza (Argazkia: Photomuseum)

Ibilbide oparoa eduki du kulturgintzan. Besteak beste, Ramos Serrasekin batera Zarauzko Photomosumeko sustatzaile eta kide izan zen Zugaza.

Atzo hil zen Leopoldo Zugaza, 90 urterekin. 1932an jaio zen Durangon, eta ibilbide oparoa eduki du kulturgintzan. Ramon Serrasekin batera, Zarauzko Photomuseuma sortzailetakoa izan zen Zugaza, eta aurtengo abuztuan, Argazkigintzaren Nazioarteko Egunean, Zarautzen izan zen Serrasi egindako omenaldian parte hartzen.

Hamaika lan egindakoa izan zen Zarautzen, Olerti Etxea, Arte eta Historia Museoa, Bibliografía kongresuak eta Photomuseuma bera sustatuz. Beti kultura bultzatzeko lanean. Horrez gain, Gerediaga Elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1965ean, eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka sustatu zuen.

Duela bi urte Gure Artea saria jaso zuen, ikusizko arteak bultzatzeko egindako lanagatik. Hainbat museo erakunderen sorkuntza bultzatu zuen, besteak beste, Durangoko Arte eta Historia Museoarena eta Gernikako Euskal Herria Museoarena. 1970ean Durangoko Udal Kultura Aretoak bultzatu zituen, baita ere.

Haren aldeko hileta meza bihar izango da Uribarriko Andra Mariaren basilikan, Durangon, arratsaldeko 19:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide