Behobia-Donostia lasterketarako autobusa antolatu dute

Jabi Gonzalez Toston 2022ko azaroaren 2a

Alustiza autobus konpainiak joan-etorria antolatu du azaroaren 13an jokatuko den Behobia-Donostia lasterketarako. Autobusa 08:00etan abiatuko da Aritzbatalde kiroldegitik eta hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Bi telefono zenbaki ahalbidetu dituzte horretarako: 943-89 05 62 eta 675 70 98 93. Izen ematen dutenek egunean bertan ordaindu beharko dute bidaia, 10 euro balio ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide