Bihar hasiko dute Europako Batasuneko elikagaien banaketa

Jabi Gonzalez Toston 2022ko azaroaren 2a

Udalak jakinarazi duenez, hiru egunez jarraian arituko dira janaria banatzen Aritzbatalde plazako 7. zenbakian. Bihar arratsaldetik hasi eta larunbat goizera arte.

Hauxe da janari banaketa ordutegia:

  • Bihar, azaroaren 3a, osteguna, 16:00etatik 19:00etara
  • Etzi, azaroaren 4a, ostirala 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
  • Azaroaren 5a, larunbata, 10:00etatik 12:00etara

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide