Adin nagusi izateko hilabeteren faltan, bere buruari botatako erronka bete du Imanol Royo Lartain-ek (Zarautz, 2004): 210 kiloko harria jaso du Urnietan. Altxaldi bakarra egitea lortu du, baina aski izan da marka berria jartzeko, orain arte 18 urtez azpiko harri-jasotzaile batek sekula ez baitzuen lortu 200 kilotik gorako harria jasotzea.