Kultura eta sormen sektoreetako eragileek euren arteko elkarlana sustatu, esperientziak eta ikasketak partekatu, proiektu aukerak identifikatu eta horiek, elkarlanean gauzatzeko formulak ikertu ditzaten nahi du Urolak Kostako Udal Elkarteak (UKUE). Helburu horrekin, aipatutako sektoreko profesionalekin maiatzean egindako lan saioa antolatuko du berriro ere Zarauzko egoitzan Kultura eta Sormen Topaketak, Garai nahasietan elkarlanean lelopean. Bertan, eskualdeko eragileez gain, Gipuzkoako beste eskualde batzuetako zein Bizkaiko eragileak ere izango dira.
Azaroaren 10ean, datorren asteko ostegunean, jarri dute topaketarako data 17:00etatik 19:00etara. Parte hartu nahi duten profesionalek dagoeneko eman dezakete izena, astelehenera arteko epea dute. Gainera, lehen topaketan parte hartu ez zutenek ere izango dute izen emateko aukera.