Hasi eta buka festa giroa nagusi Ibon Imazen Oroimenezkoan

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urriaren 31

Sari banaketa eta ohiko zozketarekin biribildu dute bart Ainara Aymat eta Keoni Lasa garaile izan dituen surf txapelketa herrikoia. Ibon Imaz ere oso presente izan dute eta urte luzez gordeta egon den haren surf taula atera dute.

Euripean eman zitzaion amaiera atzo arratsaldean asteburuan malekoia alaitu duen Ibon Imazen Oroimenezkoa-Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoiari. Dena den, horrek ez zuen festa zapuztu; izan ere, amaierako gala berezian ere antzeman zen parte hartzaileek nabarmendu duten giro paregabea. Horren erakusle, boluntario eta antolatzaileei zuzendu zizkieten esker hitzak.

26. edizioa izan da aurtengoa, baina, esan bezala, bestelako berezitasunik ere izan du: iaz pandemia tarteko ospatu ezin izan zuten 25. urteurreneko festa. Horregatik, momentu hunkigarri ugari ere utzi ditu txapelketak, horien artean sari banaketan eman zuten Ibon Imazen taula; urte luzez garaje batean gordeta egon dena.

Lehiari dagokionez, hauxe sailkapena mailaz maila:

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide