Atzo goizean hasi zen Ibon Imazen Oroimenezkoa-Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoiaren 25. edizioa, eta kirolaz gain, bazkaria, pentatloia eta musika kontzertuak egon ziren Borghetto inguruan.
Gaur ere goizean ekin diote lehiari, eta gaurkoan helduak ez ezik, gaztetxoak ere uretaratu dira. Dena ondo bidean, arratsaldean amaituko da txapelketa, eta jarraian egingo dute sari banaketa, 17:00ak aldera.
Eguerdi partean, bestalde, murala margotzen aritu da Goretti Aranburu margolari zarauztarra, Zarauzko Surf Elkartearen enkarguz. Aritz Irureta Piru-k emango dizkio azken ukituak koadroari, eta Artelana surf elkartearen egoitzako sarreran jarriko dute gero.