Astelehenetik ostiralera arteko zuzeneko arreta zerbitzuari eutsiko diote, baina ordu-erdi lehenago zabaldu eta ordu-erdi lehenago itxiko dute. Gauzak horrela, 16:30tatik 19:30tara artekoa izango da arratsaldeko ordutegia aurrerantzean. Arreta goizez jasotzeko egunak astearteak eta ostegunak izaten jarraituko dute, ordutegi zabalagoarekin orain; izan ere, 11:00etan zabalduko dute eta 14:00etan itxi.