Triatloi txikia, gozatu handia

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urriaren 29a

Kimuek eta benjaminek igeriketa, txirrindularitza eta korrika uztartu dituzte gaur goizean, Aritzbatalden egin den Triatloi Txikian. Talde txikietan parte hartuta gozatua hartu dute gaztetxoek. Zarauzko Triatloi Elkarteak urtero antolatzen duen ekitaldiak, arrakasta izan du aurtengoan ere.

Ehunka haurrek parte hartu dute gaur goizean Aritzabatalde inguruan egin duten Triatloi Txikian. Zarauzko Triatloi Elkarteak antolatu du eskola kiroleko ekitaldia, eta herrikoak ez ezik, inguruko herrietako neska-mutilak ere animatu dira parte hartzera.

10:30ean hasi da igeriketa, bizikleta eta korrika uztartzen dituen proba, eta jende asko elkartu da kiroldegiaren kanpoaldean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide