Gaztetxe berria atontzen jarraitzeko auzolana egingo dute bihar

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 28a

Auzolanean Zarauzko gaztetxe berrian. (Amaia Urbieta Arruti)
Bizkaia kaleko 61. zenbakian izango den Zarauzko gaztetxe berria forma hartzen ari da pixkanaka-pixkanaka, baina oraindik badago zeregina. Horregatik, Danda gazte asanbladak hirugarren auzolana deitu du biharko. 10:00etan ekingo diote, eta eguerdiko 14:00etan bazkaria egin ondoren, lanean jarraituko dute. Bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide