‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ haur antzerkia eskainiko dute bihar

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 29a

Gorakada taldeak haurrei zuzendutako Zuhaitzak landatzen zituen gizona obra taularatuko du bihar. Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon agertuko dira beren buruekin adiskidetzen. Emanaldia Modelo aretoan izango da, 16:45etik aurrera, eta sarrerak 4 euro balio du; sarrerak online edo Modeloko leihatilan eskuratu daitezke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide