Santu Guztien Egunaren bueltan, hiribusak zerbitzu berezia eskainiko du. Hala, asteburu honetan hasi eta datorren asteartera arte, herriko autobusak hilerrirainoko zerbitzua emango die bizilagunei. Aurten, berritasun bezala, urriaren 29an ere zerbitzua eskaintzea erabaki dute, larunbata egokitzen delako
Autobus zerbitzuaren ordutegiak:
- Urriak 29 eta 30, larunbata eta igandea: Linea Mistoa hilerriraino iritsiko da 10:27 eta 12:27ean.
- Urriak 31, astelehena: 2. linea hilerriraino iritsiko da 10:27 eta 12:27ean.
- Azaroak 1, asteartea: Linea Mistoa hilerriraino iritsiko da 10:27, 11:57, 13:57, 14:27, 17:27 eta 18:27ean.