Aitziber Garmendiak eta Telmo Iruretak antzezten duten Sexberdinak obra ikusteko parada izango da Modelo aretoan azaroaren 4an. Emanaldiak sekulako arrakasta izan du, izan ere, sarrera guztiak dagoeneko agortuta daude. Hala ere, udaleko Kultura sailak antzezlana eszenatokitik doan ikusteko aukera eskaini du: kultura@zarautz.eus helbidera idazten duten lehen zortzi lagunentzat izango da saria.