'Odessa film estudio' omenduko dute gaur Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urriaren 28a

Odessa film zinema-estudioa (Wikipedia)

Gela programaren barruan aztertuko dute zinema-estudio ukrainarra gaur, ohiko orduan, 18:00etan. Ukrainako SSEko Odesako Gobernazioko Batzorde Betearazleak erabakita sortu zuten 1919an eta Armiarmak eta Euliak izan zen bertan ekoitzi zuten lehen lan luzea. 2005etik elkarte anonimo gisa aritzen da eta estudioez gain, zinema-museoa bada gaur egun.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide