Zarauzko Triatloi Txikia egingo dute larunbat goizean

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 27a

Zarauzko Triatloi Elkarteak antolatuta, Triatloi Txikia ospatuko dute larunbat goizean Aritzabatalde kiroldegi inguruan. Gaztetxoak triatloi munduan barneratzeko proba da, eta Eskola Kirola egitasmoaren barruan egingo dute. Izena ikastetxeko koordinatzailearen bitartez eman beharko da. Kimuak 10:30ean hasiko dira, eta benjaminak 12:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide