Asteburuan egingo dute Surf Txapelketa Herrikoia

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 26a

Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia. (Aritz Mutiozabal)

Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia jokatuko dute asteburu honetan, Ibon Imazen 25. Oroimenezko Herrikoia; hasiera batean irailean egitekoa zen, baina atzeratu egin zuten. Maila ezberdineko hainbat lehia jokatuko dituzte urriaren 29an eta 30ean, larunbatean eta igandean, Borghetto inguruan.

Izen eman nahi dutenek Zarauzko Surf Elkartearekin jarri beharko dute harremanetan, zse@zarauzkosurfelkartea.com posta elektronikora idatzita. Maila bateko inskripzioak 10 euro balio du, eta bigarren maila batean izena eman nahiez gero, orduan 5 euro kostatuko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide