Udal taldeek biharko ohiko bilkuran hizpide dituzten gaien artean, Zarautz 2030 plan estrategikoa edota taberna eta dendek kalea okupatzeari buruzko ordenantza. Azken hau behin betiko onartuko dute.
Horrez gain, Osakidetza eta Onkologikoari buruzko bi mozio ere eztabaidatuko dituzte: oposizioko taldeek, EH Bilduk eta Podemos Equo-Berdeakek, aurkeztutakoa, bata; eta Udal Gobernua osatzen duten EAJk eta PSE-EEk aurkeztutakoa, bestea.