Gaur emango diote hasiera Nazioarteko Ahotsak ekimenari

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 26a

Mexikoko Ensamble Escenico Vocal abesbatza.

Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan parte hartuko duten sei taldek emanaldi bana eskainiko dute  gaurtik azaroaren 4a bitartean. Emanaldi guztiak Frantziskotarren elizan izango dira, 20:00etan hasita, eta sarrerak elizaren atarian jarriko dituzte salgai, bost euroren truke; Zarauzko Abesbatzaren lagunek hiru euro, eta bonuak 25 euro balioko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide