Zigordia eta San Frantzisko kaleen arteko eraikinean egin beharreko obren ondorioz egingo dituzte kale mozketak eta oinezkoei zein ibilgailuei eragingo diete. Bihar 08:00etan itxiko dute bidea eta 18:00ak arte ezin izango da bertatik igaro. Eskaratzeetara sartzeko pasabidea egongo da, hori bai. 18:00etatik aurrera metro bateko zabalerarekin zabalduko zaie bidea oinezkoei, baina ibilgailuek ezingo dute pasatu. Ostegunean, aldiz, 08:00tatik 14:00etara egongo da bidea itxita.
Zamalanetan diharduten ibilgailuek Lege Zaharren enparantzatik iritsi ahalko dute Zigordia kalera.