Zuhaitzak landatzen zituen gizona antzezlana eskainiko dute urriaren 30ean, igandez, Modelo aretoan. 16:45ean hasita eskainiko dute saioa, eta Zarauzko Udalak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak zozketan parte hartzen duten irakurle guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.
Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena.