560 kilo zabor atera dituzte herriko ibaietatik urrian egindako garbiketan. Txukun Lorazaintza enpresak egin du garbiketa udalak esleituta eta 150 kilo zabor Iñurritzako biotopoaren eremutik atera ditu. Plastikoa da bildu duten gehiena, 250 kilo, baina 130 kilo txatarra eta 180 errefusa ere sailkatu dituzte.
Uretatik atera dituzten hondakinen artean, bizikletak edota telebista bat ere badira. Horregatik, Gloria Vazquez ingurumen zinegotziak gogoratu du Ibaiak ez direla zabortegiak eta zabor guzti hori garbigunera eraman behar dela: "Ibaiak zaindu behar ditugun ekosistema dira eta bizitzeko behar dugun edateko uraren iturri nagusia da".