'Naian' liburuaren kontaketa egingo du Nerea Loiolak gaur Sanz Enean

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 24a

Nerea Loiola idazleak eta Jon Aranguren ilustratzaileak elkarlanean Naian album ilustratua eman zuten plazara ekainean. Buruz behera dagoen Naian haurra da liburuaren abiapuntua, eta desberdintasunak tratatzeko beharra jartzen du jomugan. Gaur, astelehena, liburuaren kontaketa egingo du idazleak Sanz Enea haur liburutegian, 17:30ean hasita.

Bestalde, bihar, 7G Udalekuak lan berria aurkeztuko du Donostian. Gazteei zuzendutako liburu ezberdina dakar idazleak, zeinean irakurle bihurtzen duen istorioaren protagonista eta bere esku uzten duen aurrera begira gertatuko dena. Arriskuak, dilemak eta abenturaz beteriko lana dela nabarmendu du Erein argitaletxeak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide