Genero arauak ha(ez)zkuntza prozesuetan kafe tertulia zikloaren lehen saioa egin zuten atzokoan Gaztelekuan, 18:00etan hasita. Hainbat lagun elkartu zen bertan, genero bitartasunaren gainean dituzten iritziak, usteak, galderak nahiz kezkak lasaitasunez eta konfiantza giroan elkarrekin partekatzeko helburuarekin. Nora Salbotx irakasle eta psikopedagogoa ere bertan izan zen, Askatu edo moztu: Euskal Hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak liburuaren idazlea.
Atzokoaz gain, beste bi saio ere izango dira datozen bi ostiraletan. Urriaren 18an Sustraietatik eraldatzen: berdintasuna errotuz tertulia egingo dute, Parean elkartearekin batera. Azaroaren 4an, aldiz, Genero bitartasuna haurdunaldian gaia landuko dute, Edurne Epelde Pagolaren eskutik. Tertulietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da webgune honetan.