Txipristinek ikasturteari hasiera emango dio igandean

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 21a

Txipristin aisialdi taldeak igande honetan egingo du ikasturteko lehen ekintza. Ohi bezala, LH5 eta DBH4 bitarteko neska-mutilentzat zuzenduta dago, eta elkarrekin arratsalde pasa atsegina egitera animatu nahi dituzte. Zuberoa kaleko 12. zenbakian duten lokalean jarri dute hitzordua, 17:30ean.

Informazio gehiagorako edo edozein zalantza argitzeko, txipristin.ekintza@gmail.com posta elektronikora idatzi daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide