Dena prest asteburuko surf lehiarako

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urriaren 21a

Pro Zarautz txapelketa asteazkenetik da martxan egitarau zabalarekin. Orduan egin zen ongi etorri ekitaldia eta atzo abiatu zen Swell+Sound musika jaialdia. Kirol lehia, berriz, bihar hasiko da Openean arituko diren surflariekin. Igandean, azkenik, modalitate egokituen txanda izango da. Horrez gain, erosketak egiteko aukera dago, baita Yoga eta Tai Chi saioetan parte hartzekoa ere.

Txapelketen ordutegiak:

Urriak 22, larunbata

  • 08:00. Cheking-a
  • 08:30. Final-zortzirenak gizonezkoak
  • 11:40. Final-laurdenak emakumezkoak
  • 13:00. Final-laurdenak gizonezkoak
  • 14:20. Finalerdiak emakumezkoak
  • 15:00. Finalerdiak gizonezkoak
  • 15:30. Bodyboard erakustaldia
  • 16:30. Finalak

Urriak 23, igandea

  • 08:00. Cheking-a
  • 09:00. Finalerdiak surfing kneel
  • 09:40. Finalerdiak surfing vision impairment 1
  • 10:20. Finalerdiak surfing prone2
  • 11:00. Finala surfing stand 1
  • 11:30. Finala surfing stand 2
  • 12:00. Finala surfing stand 3
  • 12:30. Finala surfing kneel
  • 13:00. Finala surfing prone 1
  • 13:30. Finala surfing prone 2
  • 14:00. Finala surfing vision impairment 1
  • 14:30. Finala surfing vision impairment 2

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide