Oliver Hirschbiegel zinemagilea aztertuko dute gaur Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urriaren 21a

Oliver Hirschbiegel

Gela programaren barruan eskainiko diote gaurko saioa artista alemaniarrari arratsaldeko 18:00etan hasita, doako sarrerarekin. 2004an Adolf Hitlerren azken egunak jasotzeko egin zuen Der Untergang filma da bere lan ezagunenetakoa. Ikus-entzunezkoak eztabaida eragin zuen Alemanian buruzagi naziak aurkezteko moduagatik eta hainbat sari irabazi zituen. Oscar sarietan atzerriko film onena izateko hautagai ere izan zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide