Francisco Eskuderoren oroimenezko kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak Donostian

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urriaren 19a

Zarautz Abesbatza emanaldi batean. (Utzitakoa)

San Inazio elizan, Eskudero bizi izan zen kalearen alboan abestuko du bihar Zarautz Abesbatzak, 20:00etatik aurrera.

Francisco Eskudero konpositorearen heriotzaren 20. urteurrena dela eta, haren oroimenezko kontzertuak ari da eskaintzen aurten Zarautz Abesbatza. Horietatik bigarrena Donostian eskainiko du larunbat honetan, Gros auzoko San Inazio elizan, Eskudero bizi izan zen kalearen alboan. Kontzertua 20:00etan hasiko da.

Konpositorearen oroimenezko lehen kontzertua Zarautzen eskaini zuten uztailean, eta zikloa borobiltzeko, Iruñean izango da azken emanaldia, La Milagrosa elizan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide