Pro Zarautzen ongi etorri ekitaldia egingo dute bihar Modelo aretoan

Aritz Mutiozabal 2022ko urriaren 18a

Pro Zarautz Open + Adaptative txapelketaren aurkezpen ekitaldia. (Aritz Mutiozabal)

Euskal surflari eta artista ezagunak bilduko ditu Pro Zarautz txapelketari hasiera emango dion ongi etorri ekitaldiak. Maite Eskarmendi kazetariaren gidaritzapean, Leire Arana kirol zinegotziak eta Maialen Saez eta Julen Egiguren Gipuzkoako Surf Federazioko ordezkariek hartuko dute parte, besteak beste. Paraplegia duen Alvaro Baiona kirolariak txapelketa egokitua aurkeztuko du.

19:00etatik 22:00etara iraungo du bihar ekitaldi saioak, Modelo aretoan, eta sarrerak 5 euroan eskuratu daitezke. Streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide