Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak bere jardunaren berri emateko aurkezpena egingo du igande honetan, gaztelekuan. 17:00etan hasita, azalpenak emango dituzte eta bertaratutakoen zalantzak argituko dituzte, eta ondoren, luntxa egongo da. Bestalde, GKSk duela gutxi plazaratutako Gazte Langileontzako Proposamen Politikoaren inguruan azalpenak emango ditu igandeko hitzorduan.
Gazte Langileontzako Proposamen Politikoaren inguruan jardungo dugu.