Bihotz biriken suspertzeari eta Kanpoko Desfibriladore Automatikoari buruzko ikastaroa antolatu du DYA Gipuzkoak, urriaren 29rako. Edonork parte hartu dezake, baina beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.
Teorikoa eta praktikoa izango da ikastaroa, eta irakatsiko dute bihotz arnasketako geldialdia identiffikatzen, oinarrizko bihotz biriken suspertze mugimenduak egiten eta Kanpoko Desfibriladore Automatikoak erabiltzen. Ezaguera "errazak, eskuragarriak eta erabilgarritasun handikoak" direla azaldu dute antolatzaileek, "bereziki, bere lana prtsona ugari dagoen guneetan egiten dutenentzat, baita arrisku lanbideetan aritzen direnentzat ere".
Ikastaroa 09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:30era izango da, Zarauzko DYAko egoitzan (Iturribidea, 12-14). Jakinarazi dutenez, ez da beharrezkoa aurretik osasun ezagutzarik izatea. Ikastaroaren kostua 90 eurokoa da, eta ikasle kopurua mugatua denez, izena eman beharr da aurretik, 943 46 46 22 telefonora deituta. Informazio gehiagorako, zenbaki horretara deitu daiteke, edota DYAgipuzkoa.com webgunea kontsultatu.