Ostegunean aurkeztuko dituzte Zarauzko kaleetako hizkuntza erabilareren datuak

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urriaren 18a

12.829 lagunen elkarrizketak jaso dituzte orotara

Euskara erabilera neurtzea du xede ikerketak eta hirugarrenez egin da Zarautzen

Soziolinguistika Klusterrak eta Zarauzko Udalak etzi azalduko dute zein den euskararen egoera herrian 2021ean bildutako datuak plazaratuta. 5 eremutan (Alde Zaharra, Azken Portu eta Aritzbatalde, Itxasmendi, Iñurritza-San Pelaio eta Malekoi ingurua) izandako 4 mila kale elkarrizketatik gora behatu dituzte hiztunen adina zein sexua aintzat hartuta.

Bost urtez behin egiten den azterketa da honakoa, beraz, 2016tik gaur egunera izandako bilakaera erakutsiko dute datuek. Ostegunean arratsaldeko 18:30ean emango dituzte Etxezabaleko bilera gelan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide