Mugikortasuna lantzeko bigarren saioa egingo du EH Bilduk asteazkenean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urriaren 17a

Aurreko ostegunean egin zuten lehen saioa. (@EHBilduZarautz)

Herriko mugikortasuna lantzeko bi saio ireki antolatu ditu Zarauzko EH Bilduk. Lehenengoa aurreko ostegunean egin zuten, eta asteazken honetan egingo dute bigarrena, 18:30etiik 20:00etara, koalizioak Santa Marina kaleko 20. zenbakian duela gutxi zabaldu duen egoitzan. 

Saioa irekia izango da, eta parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete zarautz@ehbildu.eus helbide elektronikora idatzita edota 607 26 52 14 telefono zenbakira mezua bidalita. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide