'Belarri bero, bai esan?' telesaila proiektatuko dute ostiralean Modelo aretoan

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urriaren 17a

"Belarri bero, bai esan?" telesaileko 4 aktore protagonistak ezkerretik eskuinera: Nerea Arriola, Olaia Gil, Olatz Beobide eta Dorleta Urretabizkaia (utzitakoa)

Ikus-entzunezkoak sexualitatea lantzen du ikuspegi feministatik eta umoretik eta Hernaniko Zehar Kablea taldea da egilea

Umorea eta sexualitatea uztartzen ditu Belarri bero, bai esan? telesailak eta udaleko Parekidetasun departamentuak antolatuta eskainiko da ostiralean 20:00etan.

15 minutu inguruko 6 atalek osatzen dute ikus-entzunezkoa eta guztiak proiektatuko dira bata bestearen atzetik. Bertan, Belarri bero telefono linea erotikoaren gorabeherak kontatuko dira. Maldan behera doa enpresa, baina negozioaren nagusiak ezkutatu egin die dituen 3 langileei.

Uxue Amonarriz, Aitor Altuna eta Uxue Bereziartua dira telesailaren sortzaileak eta Olatz Beobide, Nerea Arriola, Olaia Gil eta Dorleta Urretabizkaia aktoreek gorpuzten dituzte 4 emakume protagonistak.

Sarrerak Modelo Aretoko txarteldegian zein Kutxabankeko atari digitalean daude eskuragarri 6 euroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide