XV. Txintxarri Saria jokatu zuten binaka sei harri jasotzailek atzo arratsaldean Alegian (Gipuzkoa), eta txapela Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarrak eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak jantzi zuten, guztira 119 jasoaldi emanda 200 kiloko errektangularrari, 125 kiloko errektangularrari, 125 kiloko kubikoari eta 100 kiloko bolari.
Bigarren Urdax Magunazelaia eta Paulo Azpiazu izan ziren, denera 115 jasoaldi lortuta. Hirugarren, azkenik, Jokin Eizmendi eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a zarauztarrak sailkatu ziren, guztira 108 jasoaldi eginda.
Ekitaldian zehar erakustaldia eskaini zuten, bestalde, bi harri jasotzaile gaztek: Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez oriotarrek, hain zuzen.
Sailkapena:
200 kiloko errektangularra
Goenatxo III.a eta Urra: 6 jasoaldi / 1.200 kilo
Urdax eta Azpiazu: 10 jasoaldi / 2.000 kilo
Eizmendi eta Izeta IV.a: 8 jasoaldi / 1.600 kilo
125 kiloko errektangularra
Goenatxo III.a eta Urra: 37 jasoaldi / 4.625 kilo
Urdax eta Azpiazu: 27 jasoaldi / 3.375 kilo
Eizmendi eta Izeta IV.a: 26 jasoaldi / 3.250 kilo
125 kiloko kubikoa
Goenatxo III.a eta Urra: 31 jasoaldi / 3.875 kilo
Urdax eta Azpiazu: 27 jasoaldi / 3.375 kilo
Eizmendi eta Izeta IV.a: 31 jasoaldi / 3.875 kilo
100 kiloko bola
Goenatxo III.a eta Urra: 45 jasoaldi / 4.500 kilo
Urdax eta Azpiazu: 51 jasoaldi / 5.100 kilo
Eizmendi eta Izeta IV.a: 43 jasoaldi / 4.300 kilo
Guztira
Goenatxo III.a eta Urra: 119 jasoaldi / 14.200 kilo
Urdax eta Azpiazu: 115 jasoaldi / 13.850 kilo
Eizmendi eta Izeta IV.a: 108 jasoaldi / 13.025 kilo