Bihotzez elkartearen aldeko martxa eta lasterketa solidarioa egin dituzte goizean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko urriaren 16a

Giro ederra izan da hitzorduan, jende dezente bildu da Bihotzez elkartearen aldeko martxan eta lasterketan parte hartzeko.

Gaur goizean, herritar ugari bildu da Orokieta Eskolako jolaslekuan, Bihotzez elkartearen aldeko martxan eta lasterketan parte hartzeko. Bihotzez elkartea sortzetiko kardiopatiak dituzten haurrei eta gazteei eta horien familiei laguntzeko sortu zen, eta orientazioa eta arreta psikologikoa eskaintzen die familiei. Hala, Bihotzez elkartearen alde oinez eta korrika abiatu dira parte-hartzaileak, Orokieta Eskolatik, eta giro ederra izan da hitzorduan.

Lasterketaren amaieran, ibilbidearen seinalizazioarekin arazo bat izan da, eta lasterketaren buruan ziren lasterkariek norabide desberdina hartu dute, helmugara atzeko aldetik iritsiz. Hori dela-eta, lehenengo iritsi diren parte-hartzaile horien denborak ez ditu kontutan hartu lasterketako epaileak, helmuga markatutako ibilbidetik zeharkatu ez dutelako. 

Hona hemen lasterketako sailkapen ofiziala

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide