Kuadrilla Eguna gogotsu hartu dute Zarauzko gazteek

Julen Imaz 2022ko urriaren 15a

Eguraldi ezin hobearekin herriko kuadrilla ugari festara irten dira antolatu diren ekitaldiez gozatzera.

Adin ezberdinetako gazteentzat egokitutako ekintzak izan dira hiru gunetan. Goizean goiz goitibeheren jaitsiera ospatu da Vista Alegren, 16 urtetik gorako gazteek eraikitako ibilgailuekin. Jende mordoa gerturatu da auzora, parte hartzaileak animatzera. Eta sustoak susto, ederki pasa dute herriko gazteek. 

Salbideko parkean kokatu da haurren gunea, eta besteak beste, altxorraren bila abiatzeko aukera izan dute txikienek. Musika Plazako gazteen gunean, herri kirolak izan dira eguerdian. Paella lehiaketa ere izan da bertan, gazteek indarrak hartu behar baitzituzten arratsalde-iluntzeko musika zaparradarentzat. Fresamorango DJ ibiltariaren, Ithakaren, Akerbeltzen eta Gozategiren eskutik gozatuko dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide