Prestatutako paellak lagunartean dastatuko dituzte jarraian, eta bingo musikatuarekin girotuko dute bazkalostea. Kontzertuak izango dira gero gune berean: Fresamorango Dj ibiltaria, lehenik; Akerbeltz eta Ithakaren kontzertuak, iluntze partean; eta Gozategiren kontzertua, gauerdian Munoa plazan.
Musika Plazan ez ezik, Lege Zaharren Enparantzan ere ospatuko dute Kuadrilla Eguna. Nerabeen gunea izango da hori, eta bertan bildutakoek ginkanaz nahiz eskulanez edota musika emanaldiez gozatu ahal izango dute. Salbideko parkean, berriz, Alizia mundu miresgarrian kalejira izango da 4 eta 12 urte arteko haurrentzat.