Yasunari Ishimi karate maisua mintegi teknikoa ematen ari da Aritzbatalde pilotalekuan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko urriaren 16a

Karatearen alderdi asko jorratu ditu maisuak mintegian; historiaz, tradizioaz, kulturaz, filosofiaz eta teknikaz jardun da, eta baita karate estiloez ere —estilo txinatarra, Syuri Te, Naha Te eta Tomari Te—. Hamargarren dan-a duen munduko pertsona bakanetakoa da Ishimi.

Asteburuan mintegi teknikoa eskaintzen ari da Yasunari Ishimi maisua Aritzbatalde kiroldegian. Orain arte, guztira, hiru saio eman ditu, eta gaur egingo du azkena, 10:00etatik 11:30era. Karatezaleentzat edo karatea ezagutu nahi dutenentzat aukera paregabea dela uste du ekimenaren antolatzaile Alberto Caballero Zarauzko Kururunfa karate elkarteko kideak, Ishimi hamargarren dana-a duen munduko pertsona banaketakoa delako. Gerriko beltza lortu ostean datozen mailak dira dan-ak eta guztira hamar daude. Europako Karate Shitokai Ishimi elkartearen jarduerak zuzentzen ditu egun Madrilen (Espainia) maisu japoniarrak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide