Arkamurka Natur Elkarteak 43. aldiz antolatu du Natur Astea. Pil-pilean dauden gaiei buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte bihartik aurrera, hala nola klima aldaketak itsas korronteetan eta itsasoko bizidunetan duen eragina. Horrez gain, mikologiari buruzko urteroko erakusketa ere izango da, igandean.
Honako egitarau hau prestatu du herriko natur taldeak:
- Bihar, astelehena: Gipuzkoako hezeguneetan lezkadietako onddoak aztergai hitzaldia, Joxepo Teres Arkamurka Natura Elkarteko eta Aranzadiko bazkidearen eskutik. Elkartearen egoitzan, Santa Marinan, 19:45ean.
- Etzi, asteartea: Klima aldaketaren eragina itsas korronteetan. Kostaldeko bizimoduan sortuko dituen aldaketak hitzaldia Lohitzune Solabarrieta Portu, bide eta ubideetako ingeniari doktorearen eskutik. Arkamurkaren Santa Marinako egoitzan, 19:45ean.
- Etzidamu, asteazkena: Klima aldaketaren eragina itsasoko bizidunetan hitzaldia, Xuban Zumeta itsasoko azidifikazioan aditua eta Arkamurka Natura Elkartkeo bazkidearen eskutik. Arkamurkaren Santa Marinako Egoitzan, 19:45ean.
- Urriaren 20a, osteguna: Itsasoak pizten gaitu dokumentala, Beñat Gereka Zarauzko bizilagunak sortua. Modelo aretoan, 19:45ean.
- Urriaren 23a, igandea: Mikologia: Pagadiko perretxikoak eta gune didaktikoa erakusketa Merkatu plazako beheko solairuan. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara.