Urriaren 23an Lesakako mendietara egingo du irteera Pagoeta Mendizale Elkarteak

Onintza Lete Arrieta 2022ko urriaren 16a

Lesakako mendiak. (Mendiak.net-Beltri)

Mendizaleek esan dute txangoak ez daukala zailtasunik. Izena datorren astean eman beharko da, ohi bezala, Mendizabal kinkila-dendan.

Pagoeta Mendizale Elkarteak irteera antolatu du hurrengo asteko iganderako, alegia, urriaren 23rako. Nafarroara egingo dute txangoa; zehazki, Lesakako mendietara.

Mendizaleek azaldu dute txangoa erraz egiteko modukoa dela, zailtasunik gabekoa, eta irteera 07:30ean izango dela, Agoueseneko biribilgunetik. Bertan hartuko dute autobusa.

Izena ohiko tokian eman behar da, Mendizabal kinkila-dendan, datorren astelehenetik ostiralera (urriaren 17tik 21era).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide