'Paz' komiki kolektiboa aurkeztuko dute gaur arratsaldean Garoan

Onintza Lete Arrieta 2022ko urriaren 14a

'Paz' komikiaren azaleko irudia.

Liburuan 62 autorek parte hartu dute, tartean Xabier eta Martin Etxeberria anaiek. Hain zuzen, beraiek izango dira gaurko aurkezpenean. 19:00etan da hitzordua.

Garoa liburu dendan Paz komiki liburu kolektiboa aurkeztuko dute gaur 19:00etan Martin eta Xabier Etxeberria anaiek. 62 autoreren artean ondu dute lana, eta tartean ibili dira biak.

Serendipia argitaletxeak kaleratu du liburua, eta argitaletxeak nabarmendu du liburu solidarioa dela. Izan ere, lortzen diren irabaziak Mugarik Gabeko Medikuak eta World Central Kitchen erakundeei laguntzeko izango da, horiek Ukrainako errefuxiatuen alde egiten duten lana babesteko.

Liburuak 116 orrialde ditu, eta bertan 29 istorio eta hamar ilustrazio bildu dituzte bakea eta gerra gai hartuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide